San Pedro Apóstol Ikastetxea

05.12.2016

Euskeraren eguna

 Abenduaren 5ean euskeraren eguna ospatu dugu ikastetxean eta urtero gertatzen den bezala, denetariko aktibitateak burutuko dira.

Aurten, gainera, euskeraren aldeko kanpainak “eztanda” egingo du gurean eta horrek, dudarik gabe, garrantzia eta xarma gehituko dizkio egunari.

- Goizeko 9etan pregoia (Kanpainari hasiera eta sorpresa ikusgarria!) 

- Goizean zehar Herri Kirol ikusgarriak eta herri jolasak patioan eta bestetik, bertsolaritza saioa areto nagusian gonbidatutako bi bertsolarien parte hartzearekin.

- Eguerdian bazkalordu arte, erromeria, talo eta txorizoa izango ditugu. Hau guztia, euskal musikaz girotua.

- Arratsaldean: HHko eta LHko 1go eta 2. mailakoentzat puzgarriak eta jolasak izango dira eta LHko beste guztiek euskal filma izango dute aretoan. DBHkoek ordea, beraien dantzatzeko gaitasuna eta forma fisikoa erakutsi beharko dute Zumba saio dibertigarrian .