San Pedro Apóstol Ikastetxea

21.09.2017

Lemoiz Barnetegia

LEMOIZ 2017-2018

Ikasturte hasiera honetan, lau egun iraun dituen abentura zoragarri baten parte hartzeko aukera izan dugu 1.DBHko ikasle eta irakasleok. Lemoizen izan da oraingo honetan, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen euskal girotze barnetegietako baten eta esperientzia oso positiboa izan dela esan dezakegu.

Egonaldiak eragin ezin hobea izan du orokorrean gure ikasle eta seme-alaben gaitasun komunikatiboan (euskararekiko afektibotasun positiboan eta erabileran) eta talde kohesioan.

Txango berezi honetako argazkiak ikusi nahi dituenak barnetegiko web orrialde ofizialera jotzea besterik ez du (http://www.barnetegiak.eus)