San Pedro Apóstol Ikastetxea

09.11.2017

Zientzia egin nahi dut!

Urtero bezala, aurten ere, San pedro Apostoleko 4 DBH-ko ikasleak UPV/EHU-k antolaturiko zientziaren astean egon ziren. Mundu ikaragarri honen zirrikitutan barneratuz.

Gustu guztietarako stand-ak egon ziren, zientziaren arlo guztien inguruko azalpenak entzuteko eta aktiboki parte hartzeko aukera izan zutelarik ikasleek.

Biozientzietako stand-etan hasi zen bisita,  ikasle bakoitzak, bere gustuko stand-etan amaituz.

Jarduerari buruzko ikasleen iritzia ezinhobea izan zen, zientzia ulertu eta asko gozatu zuten.

Zientziaren asteako stand-ak Azaroaren 12-ra arte aurkitu ahal dira Bizkaia Aretoan, Abandoibarra 3. Sarrera doainik da edozein ikuslerentzat eta arratsaldeetan ez dago erreserbatu beharrik, besterik gabe sartu eta begiradatxo bat bota daiteke.

Zientziaren munduan murgiltzeko aukera aparta, baita gurasoentzako ere!