San Pedro Apóstol Ikastetxea

13.11.2017

Repsolen jarduera

Pasa den ostiralean, Azaroak 10, Repsolek antolaturiko jarduera eta ekintza batzuetan parte hartzeko aukera izan zuten 2.DBH-ko ikasleak.

Jarduerak energiaren inguruko gaiekin erlazionatuta zeuden, klasean ikasitakoa zuzenean aplikatzeko aukera izan zutelarik ikasleak.

Energia iturrien inguruko pictionary batekin hasi ziren ekintzak, non ikasleak ezinhobeki asmatu zituzten beraien klasekideak arbelean irudikaturiko energia iturriak.

Jarraian, garraiobide ezberdinen kutsadura maila antolatzea eskatu zitzaien ikasleei, gehien kutsatzen zuen garraiotik, gutxien kutsatzen zuenera.

Bukaerarako utzi zuten antolatzaileek jarduera nagusia, non ikasleak herrialde jakin bateko antolamendu energetikoa planifikatu behar izan zuten era kooperatibo batean. Ikasle bakoitzari, gizartearen rol propioak esleitu zitzaizkion eta beraien ezagumendu eta pentsamendu kritikoarekin, gizarteko eskakizun energetikoak hornitu eta aldi berean ingurumena zaindu behar izan zuten.