San Pedro Apóstol Ikastetxea

23.11.2017

GURE BIODIBERTSITATEA, GURE ALTXORRA

Atzo, LH3 eta LH4ko ikasleak Urdaibaira joan ziren paduraren aberastasuna sentitzeko eta ukitzeko. Hau guztia, Torremadariaga dorretxean gertatu zen eta, eguraldia lagun izan zutenez, izugarri aprobetxatu ahal izan zuten txangoa.

4 mokozabal ikustea lortu zuten, oso hegazti berezi eta ederrak. Urdaibain bertan dagoen behatoki batetik izan zen hau, eta benetan esan dezakegu ingurugiro paregabe hau beraien esku izan zutela.

Esperientzia hauek guztietaz gainera, aisialdirako denboratxo bat izan zuten, eguzkiaz eta jolasteko inguru ezin politagoaz gozatzen. Irteera polit baino politagoa izan zen eta batek daki! Agian hurrengo ikasturtean dorre honen inguruko sekretu berriren bat topatuko dugu.

 

Eskerrik asko eta hurrengora arte

Maite, Unai eta Borja, LHko irakasleak