San Pedro Apóstol Ikastetxea

16.02.2018

POBALEKO BURDINOLA

Atzo, LH3 eta LH4ko ikasleak Muskizera joan ziren Bizkaiko historioaren beste zatitxo bat ezagutzera, Pobaleko burdinolan, burdina nola lantzen den ezagutzera. Nahiz eta eguraldi ona ez izan, egun paregabea pasatu zuten ingurugiroaz gozatzen.

Ikusgarria izan zen errotaren funtzionamendua: sua eta soinua, egur ikatza nola erre, gure arbasoen garaian burdina nola lantzen zuten… Beldur apur bat bai, baina ezin politagoa izan zen. Oso gogorrak izan ziren garai horiek baina zalantzarik gabe, ikusgarriak eta miresgarriak ere bai.

A!, Aizue! …, ia ahaztu zait esatea, okin bihurtu ziren eta ikatzezko labea erabiliz, ogia egin zuten, zapore eta itxura bikainekin. Batek daki, agian egunen batean burdingile izan daitezke eta sua izango dute lagun...


Eskerrik asko eta hurrengora arte

Maite, Unai eta Borja, LHko irakasleak