San Pedro Apóstol Ikastetxea

13.11.2018

Zientzia egin nahi dut!

Urtero bezala, aurten ere, San pedro Apostoleko 4 DBH-ko ikasleak UPV/EHU-k antolaturiko zientziaren astean egon ziren. Mundu ikaragarri honen zirrikitutan barneratuz.

Gustu guztietarako stand-ak egon ziren, zientziaren arlo guztien inguruko azalpenak entzuteko eta aktiboki parte hartzeko aukera izan zutelarik ikasleek.

Biozientzietako stand-etan hasi zen bisita,  ikasle bakoitzak, bere gustuko stand-etan amaituz.

Jarduerari buruzko ikasleen iritzia ezinhobea izan zen, zientzia ulertu eta asko gozatu zuten.

Zientziaren munduan murgiltzeko aukera aparta!