San Pedro Apóstol Ikastetxea

19.11.2018

EUSKARALDIA bertan da! 11 egun euskaraz

11 egun euskaraz, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean.

Euskaraldiaren azken txanpan gaude eta San Pedro Apóstol Ikastetxean irakasle eta ikasleen artean euskara indartu nahi dugu, horretarako 11 egunetan zehar euskara bultztatzeko rol bat aukeratuko dugu:

  1. AHOBIZI

11 egunetan euskaraz egingo diezu euskara ulertzeko gai diren solaskide guztiei. Ezezagunei, berriz, lehen hitzak euskaraz egingo dizkiezu eta euskara ulertzen badute, hurrengoak ere bai.

  1. BELARRIPREST

11 egunetan euskal hiztun guztiei zuri euskaraz egiteko eskatuko diezu.

San Pedro Apóstol ikastetxean indar guztiak aktibazioan ipini gura ditugu, izen ematean. Hau dela eta, guraso guztiei Euskaraldian parte hartzeko gonbidapena luzatzen diegu .

Beraz, klik egin ondorengo estekan eta aukeratu zure rola!

https://izenematea.euskaraldia.eus/