San Pedro Apóstol Ikastetxea

16.11.2015

Videoclip Beldur Barik

NIRE ESKU, ZURE ESKU, GURE ESKU

SAN PEDRO APÓSTOL BELDUR BARIK

SPA ikastetxea indarkeria sexistaren aurkako jarrera defendatzeko asmoz, zineman murgildu da azken egun hauetan. DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleek parte hartu dute “Beldur Barik 2015” lehiaketan, “Nire esku, zure esku, gure esku” izeneko bideoklip baten bitartez.

Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea, jendarte eraldaketan laguntzeko. Eta hau ere izan da gure xedea, ikastetxean honelako proiektu hau aurrera eramatea erabaki dugunean.

“Emakumeak gizonari dion beldurra gizonak beldurrik gabeko emakumeari dion beldurraren islada da”. Hauek dira gure ikasleok biolentziaren kontra borrokatzeko planteatu duten proposamenari hasiera ematen dioten hitzak. Ordu piloa, lan gogorra, gidoilariak gidoian aritzen, aktoreak papera prestatzen eta entsailatzen, musikalariak rap-ari doinurik egokiena bilatzen eta gaiari egokitutako letra asmatzen, muntalariak muntaketan jarduten, jo ta ke, denon artean, taldeka zein banaka, ilusio handiz eta gogoz burutu dute web-ean ikus dezakezuen lan eder hau, harro sentiarazi digutena ikastetxe honetako kideak garenoi.

Ainhoa, Josu, Lucas, Mikel, Carlos, Alba, Ilinca, Ander, David, Camila, Xabi, Brendy, Eneko, Khyle, eskerrik asko egin dituzuen ahaleginengatik eta kultura sexistaren adierazpenen aurka ibiltzeko azaldu duzuen konpromisoarengatik. Merezi izan du eta merezi izango du betiko. Zalantzarik gabe.

https://www.youtube.com/watch?v=GJgwF2tg9x4