San Pedro Apóstol Ikastetxea

27.01.2016

LURRASKAKO EGONALDIA

Urtarrilaren 20,21eta 22an Lurraskan, Urdaibaiko erreserban kokatuta dagoen Ingurugiro Hezkuntzarako zentroan egin genuen egonaldia. Aurten, LHko 6.mailako, DBHko 1.mailako eta DBH 2.mailako ikasleak izan ginen abentura berri honetan parte hartu genuenak eta inolako dudarik gabe esan dezakegu aurrez planteaturiko helburuak bete egin zirela.

Helbururik garrantzitsuena (batez ere egonaldi hauei zentzua ematen dielako) euskeraren erabilerari bultzadatxoa ematea zen eta lortu zela esan daiteke, azken finean, eta ikasle bakoitzak bere maila daukala kontutan izanda, guztiek bizi izan zutelako bizitza esperientzia aberasgarri bat euskal giroan murgilduta.

Honetaz aparte, eta helburuekin jarraituz, elkarbizitzako baloreak indartu, gure ingurugiro naturalari buruzko ezagutzak handitu eta, batez ere, ezin hobeto pasatu dugulako sentsazioak dira atzera begiratu eta oroimenerako geldituko zaizkigunak.

Hurrengo baterarte ondo ibili eta…euskera erabili!!!