San Pedro Apóstol Ikastetxea

02.05.2018

ZARATA BARIK, IKASTETXEAK IRABAZI

Joan den asteazkenean, apirilak 25ean, egun lasaia igaro genuen San Pedro Apostol Ikastetxean, Zarata gabeko egun Internatzionala ospatu genuelako. Begibistan geratu zen gure eskola, bakerako oasi bihur daitekeela eta pertsona guztiei esker, dena dela posible.

Zarataren kontrako logoak, komunikazio jolasak eta ikasleen arteko mintzaldiak bete ziren. Gure eskolako zarataren aurkako lehenengo egunaren ostean, esan dezakegu, hemendik aurrera, oihuak, soinu kaltegarriak eta dezibelioak, gutxituko ditugula, gure bizi elkartasuna hobetzeko asmoz.

Gogoratzekoa egindako isiltasun minutu internazionala ia ikastetxe osoa jolastokian elkarturik, benetan paregabekoa. Egun honetan zaratari lehia hau irabazteko bidean lehenengo harria jarri izan dugula.

Eskerrik asko parte hartu duten jende guztiari eta hurrengora arte.

Eleder eta Borja, Agenda 21 eko arduradunak