San Pedro Apóstol Ikastetxea

21.03.2018

BESTE EGUN IZUGARRIA ELURRETAN

Pasadan martxoak 16 ostirala, Valdezcary-ko mendirantz abiatu ginen berriz elurraren bila. Aurten, eguraldiak lagunduta, egun izugarria disfrutatu genuen eskiatzen eta snowboard egiten bi metro elur baino gehiagorekin.

Autobusa ailegatu bezain laster arropa jarri eta monitoreekin lanean hasi ginen gure hasiberriekin. Klaseko 2 ordu ostean, ikasitakoa praktikan jartzeko momentua ailegatu zen, erorketekin barrezka eta behin eta berriz gora-behera bidean denbora eman genuen ikasten. Deskantsatu eta bazkaltzeko ordu bat gelditu, eta berehala “telesilla” gainean geunden berriz azkeneko bidaiak aprobetxatzeko asmoz.

Ordua heldu zenean, behin dena batuta eta autobusean sartuta, etxera bueltatzeko prest, gure ikasleen zenbait kantu entzun genituen bidai osoan zehar, beste batzuk siesta txiki bat botatzen zuten bitartean.

Urte bat gehiago, elurretara txangoa arrakasta izugarria izan zuen bai lagunen artean denbora pasatzen  bai gauza berriak ikasten.

Eskerrik asko eta hurrengora arte

Borja, Unai eta Eleder irakasleak