San Pedro Apóstol Ikastetxea

21.03.2018

Frida Kahlo hemen dago!

Gaur ustekabe atsegina izan dugu eskolan. Lau urteko gelara Frida Kahlo berezi bat etorri da. Berak bere istorioa kontatu digu eta bide batez, bere laguntzarekin gosari mexikarra egin dugu. Harrigarria benetan! Ume bakoitzak egin du tako goxo bat. Gazta, ahuakatea, tomatea, urdaizpikoa...eta mexikotik ekarritako tortilak.

Nahi izan dituzten osagaiak sartu ondoren tortilekin eztali dituzte eta...on egin!