San Pedro Apóstol Ikastetxea

05.12.2017

Euskararen eguna

Bihotzetik ezpainetara eta San Pedro Apostoletik mundura!

Egun paregabea atzo igaro genuena Euskaraz gozatzen.

Eguna Aritzak eskainitako pregoiarekin hasi zen  eta giro ezin hobea bizi genuen. Ondoren ekintza dibertigarri eta alaiak egin ziren.

Deustuko “tomatera” arraun taldeko Amaia, Teresa eta Beñat etorri zitzaizkigun, azalpenak ematera eta beraiek ekarritako ergometroekin praktikatzeko aukera izan genuen. Mila esker eskainitako guztiagatik.

Eguerdian, ikasle eta irakasle guztiok taloa txorizoarekin dastatzeko aukera izan genuen. Benetan, oso gozo zegoen!!!

Arratsaldean, HH eta LHko ikasleek, Euskal Zumbaz eta puzgarrietaz gozatu zuten. Beste alde batetik  DBHkoek Artxandako mendi-martxan parte hartu zuten.  

Egun zoragarria izan zen bizi genuena, batez ere, denok elkarrekin euskaraz gozatu eta  Txantxi gure artean egon zelako.