San Pedro Apóstol Ikastetxea

02.02.2018

SPA AGATE DEUNAREKIN

Gaur, otsailak 2, tradizioari jarraiki, Agate Deunari merezi duen omenaldia eskaini
diogu gure Ikastetxean. Eguraldi txarrari aurre eginez eta makila aldean, San Pedro
Ápostoleko ikasle, irakasle eta familiak auzotik kantu kantari aritu gara.
Lehenengo geralekua, gure patioa izan da. Ondoren, La Salve plazara joan gara eta
azkenik, Zubizuri ondoan abestu dugu ekitaldiari amaiera ezin hobea emanez.
Eskerrik asko parte hartzeagatik eta hurrengo urtera arte!!!