San Pedro Apóstol Ikastetxea

11.06.2018

2018. Urteko AGENDA 21eko UDAL FOROA

Joan den ostegunean, San Pedro Apostol Ikastetxeak, Agenda 21eko Udal plenoan parte hartu zuen. Zarataren aurkako borrokaren alde agertu ginen eta Bilboko alkateari proposamen ezberdinak egiteko beta ere eduki genuen. Gure hiria hobetzeko, beste irla sonora bat sortzea proposatu genuen eta gure ikastetxe barruko kezka larriena bestalde, jantokian sortzen den soinua dela adierazi genuen.

Esker mila eman, gure ikastetxeko bi bolondresei, Tiare Negro eta Rodrigo Exebio, San Pedro Apostol Ikastxeko ordezkari paregabeak izan ziren. Haiei esker, Bilbo apur bat aberatsagoa da ingurumenari buruz hitz egitean.  

Udaletxe barruan, Arabiar aretoa, Zinegotzien jesarlekuak eta beste leku berezi batzuk bisitatzeko aukera eduki genuen, baita Bilboko Alkatea ezagutzeko eta berarekin egoteko aukera ere bai. Musikaz eta edariez gozatzeko momentua ere egon zen. Bilboko etorkizuneko beste ikasleekin batera aritu ginen elkarlanean, ezin zaigulako ahaztu beraien eskuetan dagoela gure ingurugiroaren mantenua.

Espero dugu hurrengo urtean udal foro honetan parte hartzeko aukera izatea eta ekintza gehiago proposatzea, guztion ardura da eta.

Eleder Jalón y Borja Cervera, Agenda 21eko arduradunak