Abenduko lehenengo astea oso berezia izan zen San Pedro Apóstol Ikastetxean. Astelehen, astearte eta asteazkenean Euskararen Astea ospatu genuen.
Astelehenean, abenduak 3, Euskararen eguna izan zen. Irakasleen dantza alaia, bertsoa eta pregoia entzun ostean klasera abiatu ginen. Eguna hasteko modu bikaina!
Arratsaldean “talentu lehiaketa” izan genuen eta sekulako dantza eta abestiak entzun genituen. DBH 1.go mailako ikasleek irabazi zuten, baina denok erakutsitako talentua miresgarria izan zen.
Asteartean, abenduak 4, Aitor Aurrekoetxea, Fernando eta Ziortza talogileen bisita eduki genuen. Taloa egin eta nola ez, sabela betetzeko denboratxoa ere egon zen. Aitorrek material eta elikagaiak ezagutzeko aukera eman zigun eta asko gustatu zitzaigun berarekin taloak egiteko aukera izatea. Oso gozoak atera zitzaizkigun, mila esker!
Asteazkenean, abenduak 5, Euskararen asteari amaiera emateko herri kirolak prestatu genituen Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako kurtsorik baxuenak bestalde, euskal puzgarriekin jolasten gozatu zuten arratsalde osoa.
Hau izan zen SPAko Euskararen astea eta ez ahaztu Euskarak 365 egun dituela!