Joan den astelehenean, abenduak 10, LHko 3. eta 4. mailako ikasleak Urkiolara joan ginen bertan dagoen biodibertsitatea ikusi eta ezagutzera. Han pasatu genuen eguna poz-pozik ingurumena aztertzen, Anbotoko Mariren begiradapean, udazkeneko paisaiak ukitzen eta gozatzen.
Lehenengo eta behin ibilbide bat egin genuen hiru gurutzetako begiratokiraino, benetan leku miresgarria. Hamaiketakoa egin ondoren, hiru taldetan banatu ginen. Pista- jolas bat, argazki aktibitate bat eta ukimena lantzeko beste ariketa batekin pasatu genuen goiza.
Esperientzia hauetaz gain, Urkiolako Santuegia bisitatzera joan ginen eta isilean, hor dagoen elizaren edertasunaz gozatu genuen.
Laburbilduz, eguraldi ona, jakinduria itzela eta laguntasuna kontuan harturik, egun borobila izan zela esan dezakegu. Eskerrik asko Mari, izugarrizko altxorra zaintzeagatik. Hurrengo txangoa itxaroten egongo gara irrikaz!!!
Eskerrik asko eta hurrengo arte
Maite, Ander eta Borja, LHko irakasleak