Apirilaren 4tik 14ra iraungo duen KORRIKA, gaur hasi da, Garestik Gasteiza. 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du 21. aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe. Apirilaren 11n, geurera, Bilbora iritsiko da.
San Pedro Apóstol Ikastetxean, euskararen aldeko kontzientzia suspertu nahi dugu eta aurtengo KORRIKA ikastetxetik gertu pasako denez euskararen aldeko ekimen erraldoi honetan parte hartuko dugu.
Apirilaren 11n, eguerdi aldera, KORRIKA Uribarrira iritsiko da. Bertan, LH eta DBHko ikasleria eta irakasleria “lasterketara” gehituko gara, eta Udaletxera arte gure euskararekiko konpromisoa erakutsiko dugu.
SPA ere euskararen alde! Bildu eta Kikla EUSKARAri!
