Aukera paregabea izan dugu, KORRIKA ikastetxetik hurbil pasatu da, eta nola ez, San Pedro Apóstoleko ikasle, irakasle eta familiak bertan egon gara. Hogei minutuko itxaronaldia jasan behar izan dugu, baina merezi izan du. Haizea eta xirimiria lagun izanda KORRIKAren atzeko partean sartu gara eta urduritasuna alde batera utzita, emozio biziz hasi gara korrikan. Udaletxean argazkia atera eta gero, KORRIKA TXIKI ospatu dugu ikastetxean; Haur Hezkuntzako ume eta irakasleak izan dira protagonistak.
