Irailaren 25ean, DBH 4ko ikasleak Bilboko Arkeologi Museora egin zuten bisita. Bertan, Euskal Herriko neolito garaiko, garai erromatarreko eta erdi aroko bitxitasunak lantzeko aukera izan zuten, garai hauetan zehar paisaian emandako aldaketetan zentratuz.
Bisitaren bigarren zatian, Bilbo sortua izan zenetik gaur egun arte hiribilduak jasandako eraldaketak landu zituzten. Azkenik, paseo eder baten bitartez eta Bilboko Alde Zaharreko kale nagusien historian barneratuz, bukatu zuten bisita.