Scientia Bilbao Ikastetxea

Troka Abentura, ahaztezina!!!

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek, modu ezinhobean hasi zuten astea. Goizeko bederatzitan mutil eta nesken aurpegiak ilusioz eta emozioz beteta zeuden. Trokara gindoazen!!!

Hamaikak aldera Gorlizera heldu ginen eta nola ez, ondo amaitzen diren gauzak, askotan gaizki hasten dira. Hondartzara heldu baino lehen, sekulako ekaitza bota zuen Uribe Kosta osoan eta ume eta irakasleak hondartzako aterpeetan egon ginen ordu betez. Zorionez, hodeiek alde egin eta arratsaldean Body Board egiteko aukera izan genuen, neoprenoarekin noski. Eguraldi zoroa!

Trokako aterpetxea oso ondo zegoen eta monitoreak oso jatorrak izan ziren gurekin. Body Board eta ginkana bat egin ostean, afaltzera joan ginen. Hainbeste kirol egin eta gero, platerrak distiratsu utzi zituzten gure ikasleek.

Afaldu eta gero hortzak garbitu eta pijama festa batekin amaitu genuen egun polit hau. Hainbeste esfortsu eta gero, umeak lehertuta heldu ziren ohera, hurrengo eguna heltzeko desiatzen.

Bigarren eguna oso goiz hasi zen. Goizeko 7:15tan ikasle gehienak zutik zeuden eta maleta egiteko ordua iritsi zen. Gosaldu eta gero, talde batek tirolina egin zuen eta besteek Karts dibertigarrietan ibiltzeko aukera izan zuten, ondoren rolak aldatu zituzten. Plentziako portua ikusteko aukera ere egon zen, zenbat itsasontzi polit…

Bazkaldu eta gero autobusera abiatu ginen… Tristura apur bat nabaritzen zen umeen aurpegietan baina familia ikusteko gogoak ere bai. Hurrengo urtean beste gau bat lagunekin pasatzeko aukera egongo da, zelako abentura!!!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *