Joan den ostegunean, azaroak 31, LH5 eta LH6ko ikasleekin Otxandiorantz abiatu ginen. Kirolaren bitartez, Euskal Herriko ohiturak hobeto ezagutzeko aukera izan genuen.
Koikili Lertxundiren eskutik ibilbide polit bat egin genuen herrian zehar, bazter guztiak arakatuz. Ondoren kirola pixka bat, herriko plazan eta bokatak jatera. Zelako gosea!
Bazkaldu ondoren, gazta goxoa dastatzen egon ginen, Maider Undari esker. Argi eta garbi geratu zen, Maider kirolari ospetsua dela, baina eguneroko etxeko lanetan ere oso trebea dela. Gaztagile bikaina!
Egun paregabea pasa genuen, Bizkaia sakonago ezagutzen. Eskerrik asko EUSPORT gure ikastetxeari emandako arretagatik, itzultzeko asmoarekin geratzen gara.
Eskerrik asko eta hurrengo arte
Beñat, Ana eta Borja, LHko irakasleak