Scientia Bilbao Ikastetxea

EUROPA PARKEA, BILBOKO BIOLEKU EDERRA

Joan den ostegunean, otsailak 6, LHko 4. mailako ikasleak, metroz, Txurdinagara abiatu ginen Europa Parkeko urmaela ezagutzera. Egun paregabea, eguzki eta klima onari esker, berdegune asko ikusteko posibilitate izan genuen.

Ondoan-Haizelan taldeko lankide batekin ibilbide txiki bat egin genuen eta bertako antzarrak, ahateak, txori txikitxoak eta landareak ikusi genituen, azalpen interesgarriak entzunez. 

Benetan polita izan zen eta hurrengo txangoetan, denbora gehiagorekin, askoz gehiago disfrutatuko dugu Txurdinagako parke polit horretaz.

Merezi du goiz edo arratsaldez hortik paseatzeak, Bilboko bioaniztasunaren altxor txiki bat dela eta.

Eskerrik asko eta hurrengo arte

Julen eta Borja, LHko irakasleak

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *