Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen San Pedro Apóstol ikastetxean. Egun seinalatua, egutegian gorriz nabarmendua dagoena; izan ere, euskarak nazioarteko egun bat izatearen garratzia ospatzekoa da eta guk euskarak merezi duen agerikotasuna eskeini genion ikastetxe osoak parte hartu zuen dantza lehiaketa bat eginez. Jakina, aurtengo edozein ospakizun bezala, pandemiak jendaurreko ekitaldia izatea galarazo zuen, hori dela eta, streaming bidez eskeini genuen ikuskizuna.
Arestian esan bezala, dantza lehiaketa streaming bidez eskeini genuen. Talde “burbuilak” errespetatu genituen gela ezberdinen arteko kontaktuak ekiditeko. Etapa guztiek parte hartu zuten. Dantzaldia eskeintzen zuen taldea jolastokira jeisten zen, gainontzekoek ikuskizuna beren geletan streeming bidez jarraitzen zuten bitartean. Dantzak bukatzean ikasleek inprimaki digital baten bitartez bozkatu zuten talderik onena.
Ikastetxeko bozka guztiak zenbatuta, irabazlearen izena plazaratu zuten Irati Alfonsok eta Ander Igartuak. Estu-estu, baina 3. DBHko ikasleak agertu ziren garaile Huntza taldearen “Buruz behera” dantzarekin: 2020ko SPAko Euskararen Eguneko Dantza diploma eskuratu zuten.
Halere, ikasle guztien esfortzua saritu nahi izan genuen eta opariz beteriko hiru saski zozketatu genituen etapa desberdinetan: euskarazko diskak, liburuak eta jolasak.
Energia agortuta zuten gure ikasleek lehiaketaren ondoren. Beraz,
Euskararen Nazioarteko Eguna era ezohikoan ospatu genuen arren, jai-giroa ikasgela guztietara zabaltzea lortu genuen. Gure aldetik, euskararen erabilera sustazen jarraituko dugula berretsi nahi dugu, egunero; euskaraz dantzatu nahi dugulako, euskaraz maite nahi dugulako, euskaraz bizi nahi dugulako… Gora euskara eta gora San Pedro Apóstol ikastetxea!