Goizeko 9:00etan, Iker Pardo eta Naia Cepedaren eskutik, Euskararen Nazioarteko Egunari hasiera eman diogu.
Aurten, dantza egin dugu, taloa jan, puzgarrietan olgetan ibili gara, LH6ko ikasleak ipuinak kontatzera animatu dira eta gure ikastetxea irrintzilari itzelaz beteta dagoela konturatu gara.
Hori dela eta, hemendik aurrera, lotsa barik ekingo diogu euskarari!
GORA EUSKARA ETA GORA SAN PEDRO APÓSTOL EUSKALDUNA!