Scientia Bilbao Ikastetxea

Oles egitera gatoz

Urtero lez iritsi zaigu otsailaren 4a, Agate Deunari oles egiteko eguna. Euskal Herrian oles egiteko ohitura daukagu: atez-ate laguntza eske dei edo erregu egiteko usadioa. Aurten HHko, LHko eta DBHko ikasleek  Volantin pasealekuan, ikasgeletan eta eskolako patioan koplak kantatu dizkiote Agedari.

Astean zehar, K.o 230. urtean Sizilian jaio zen Agate Deuna martiriaren bizia gogorazi dugu. Historiak dio Quinciano gobernadorearekin ezkontzeko proposamenari uko egin, eta kartzelan bukatu zuen Agedak. Kristau fedea debekatua zegoen Dezio Enperadorearen Inperioan, ondorioz torturatu egin zuten. Bularrak moztu zizkioten, eta 21 urte zituela hil zen. Europako mendebaldean izan zen lehenengo Birjina martiria da kristauentzat Santa Ageda edo Agate Deuna.

Kopla zaharraren jatorria ere aztertu dugu. Agate Deunaren istorioak hunkituta-edo, indarrez sartu zen haren irudia Euskal Herrian. Batzuek diote itsasgizonek ekarri zutela bertora. Badira, bestalde, neguko solstizioarekin lotzen dutenak. Hortik dator, bada, lurra iratzartzeko erritoaren jatorria. Dena dela, euskal ohitura dogu.

Bestalde, ikasgeletan tradizoaren inguruko jarduera didaktikoak landu ditugu: “Tradizioa eta berdintasuna”.  Ikasketa prozesu honetan usadioak malguak izan behar direla azpimarratu dute ikasleek: “Ohiturak garai berrietara egokitu behar dira”, “gizonezkoen tradizio zurrunak baztertu behar ditugu”, “usadioak loturak egiteko, partaidetza ahalbidetzeko, komunitateak eraikitzeko daude eta ez banatzeko”. Berdintasunaren defentsan gogo batez agertu dira ikasleak.

Normaltasunera itzultzeko beharra daukagu, batez ere haurrek. Hori dela eta eztarria garbi eta makila eskuan hartuta aho batez eskatu diogu:

 Agate martiri eta Deuna

 oles egitera gatoz

 normaltasuna eta osasuna

 heldu dadila ba behingoz

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Centro de preferencias de privacidad

Necesarias

Sirven para ofrecer servicios o recordar configuraciones para mejorar tu experiencia de navegación en el sitio web.

gdpr, JSESSIONID, wpSGCachePypass, gawp

De terceros

Cookies necesarias para recabar datos de navegación y cookies pertenecientes a Google.

IDE ,NID, _ga