Scientia Bilbao Ikastetxea

Mikel Inuntziaga “Inun” musikariaren hitzaldi musikatua

Mikel Inuntziagak “Inun” zornotzar kantariak gidatu du euskal kantagintza eta sormena ardatz izan duen ekitaldia. Musikariak Ikastetxeetan programaren bitartez, DBHko ikasleek artistaren kantak entzuteko eta abesteko parada izan dute. 

Mikelek kantatzeaz eta gitarra jotzeaz gain, bere bizipenak eta esperientziak partekatu ditu ikasleekin. Harreman berezia eta intimoa sortu du ikastetxeko areto nagusian. Sortzaileak artearen garrantzia azpimarratu du, musikagintzaz jardun da, eta euskaraz kantatzearen aldeko hautua ere azaldu du: “Elebidunak gara, bi kultura partekatzen ditugu, baina horietako bat hizkuntza gutxitua da eta oreka baten beharra ikusten dut”.
Era honetan, ikasleek euskal sortzaile eta erreferente bat ezagutzeaz aparte, ezagutza global bat ere jaso dute azken hamarkadatako euskal kantagintzaz. 

Eskerrik asko Inun! Bihotz-bihotzez!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Centro de preferencias de privacidad

Necesarias

Sirven para ofrecer servicios o recordar configuraciones para mejorar tu experiencia de navegación en el sitio web.

gdpr, JSESSIONID, wpSGCachePypass, gawp

De terceros

Cookies necesarias para recabar datos de navegación y cookies pertenecientes a Google.

IDE ,NID, _ga