Bi urte eta gero euskara sustatzeko egonaldiak berreskuratu ziren San Pedro Apóstol ikastetxean. Aurten, 1. DBHko eta 2. DBHko ikasleek Arabako Sarria herria ezagutzeko parada izan zuten. Goikuria Baserria bihurtu zen ikasleen ostatu hiru eguneko euskarazko murgiltzean.
Egonaldiak, euskara ardatz hartuta, jarduera ezberdinak egiteko aukera eskeini zien ikasleei: Kayak-ak Ebro ibaian zehar, Orienting-a mendian, talde jolasak, disko festa, film-a eta Gorbeiako parke naturalean eginiko ibilaldia besteak beste.
Bizikidetza euskarazko komunikazio gaitasunak jorratzeko, anaitasuna eta laguntasuna indartzeko, talde lanaren garrantzia ezagutzeko eta inguratzen gaituen ingurumena errespetatzeko baliogarria izan zen. Beraz, egonaldiaren xedea LORTUTA!