Scientia Bilbao Ikastetxea

“WORKSHOP” GURASOAK IRAKASLE!

Irakasle eta senideen arteko elkarlanak berebiziko garrantzia hartzen du ikasleen emaitza akademikoak hobetzeko eta ikastetxearen kalitatea suspertzeko orduan. Hori dela eta, ikastetxeak, etapa guztietan, senideen esku-hartze hezitzailea ahalbidetu du WORKSHOParen II. edizioa antolatuz.

Honela, urriaren 27an buruturiko tailerretan familiek proposatutako eta gidaturiko jardueren bitartez, ikasleek curriculumak eskatzen dituen gaitasunak garatzeko aukera izan zuten era ezberdin batean. Ipuinen bidez emozioak landu zituzten, bihotz-biriketarako bizkortzea (RCP) zelan egiten den ikasi zuten, pultserak sortu zituzten eta saskibaloira nola jolasten den ikasi zuten, besteak beste. 

Argi geratu zen senideak gelako partaide egiten direnean, gela horretako ikasleengan eta irakasleengan eragina duela: Ilusioa eta gogoa pizten da, ikaskuntza bakoitzaren neurrira egokitzen da, familien autoestimua hobetzen da, eta batez ere, hezkuntza komunitatea eraikitzen da. 

Ikasle, irakasle zein familien esperientzia positiboa balioetsi ondoren, “WORKSHOP” tailerrak errepikatuko ditugu. Horregatik, senide guztiek horrelako esperientzietan parte har dezazuen, ikastetxetik parte hartzeko deia zabaldu nahi dizuegu.

MILESKER parte hartu zenuten familia guztiei! 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *