San Pedro Apóstol Ikastetxea

Proiektu sendo eta errotua

100 urte baino gehiagoko historia

Bilboko “Las italianas” ikastetxea

Hasieratik gaur egun arte

1900eko abuztuan iritsi zen Madre Cabrini Bilbora, León XIII Aita Santuak eta D. Ramón Fernández Piérola, Gasteizko Gotzainak, Espainian zehar bere Misioa zabaltzea eskatu baitzioten.

Bilbon, D. Pedro Telesforo de Errazquinen alargunak, Catalina Layarde Dualde andreak, ordainketa baldintza egokietan bere etxea eskaini zion Madre Cabriniri. Campo Volantín pasealekuko etxetzarra zen, itxura apalekoa eta baliabide gutxikoa, baina Madre Cabrinik bere jatorri italiarrak ematen zion adore eta jainkotiar xedearen ordezkari  sentitzearen  erabaki irmoa hartuta, oztopoak oztopo, neskentzako umezurtz-etxe bat abiatzea lortu zuen; neskatxa haiei ordura arte ezagutu ez zuten etxeko berotasuna eskainiz.

Bertan irauten du Madre Cabriniren egiteko era ausart eta sutsua, bere izaera malgu eta eskuzabala, behartsuen alde lan egiteko gogo nekaezina, Jesusen Bihotz Santuarenganako uste ona, eta mende bat baino gehiago igaro den arren Bilbon izen bera errepikatzen da: “Las italianas”.

  • Gerra zibila hasi zen:
  • Bigarren aldiaren hasiera:
  • Mende berri, erronka berriak:

Gerra zibila hasi zen:

1936an Gerra Zibila hasi zenean, ahizpak Bilbo uztera behartu zituzten. 1937ko ekainaren 17an, ikastetxea arpilatu eta erre zuten; hortaz, ikasleen nahitaezko sakabanaketa gertatu zen eta inguruko herrietan babes hartzera derrigortu zituzten. Azkenik Gasteizen lortu zuten aterpea Karitateko Alaben ardurapean

1939ko urriaren 19an ahizpak Bilbora itzuli ziren, baina ez zuten ikasleei ostatu emateko egoitzarik lortu. Ondorioz, Madrilera bidaitu zuten ikasleekin batera eta hiriburuko ikastetxe batean aterpetu ziren; bitartean, garaiko Gobernatze Ministerioaren baitan zegoen Suntsitutako Eskualdeen Zuzendaritza Orokorrarekin tramiteak hasi zituzten Bilboko San Pedro egoitza berreraikitzeko.

Bigarren aldiaren hasiera

1952ko azaroaren 27an, Gobernuak Bilboko egoitza berriztaturik itzuli zien ahizpei. Egoitzak jatorrizko galantasuna galdu arren, ikastetxeak egingo zituen jardueretarako egokiagoa zen orain. 1953ko urtarilaren 10ean, Madre Cabriniren Misioa berriz hasi zen.

Denbora pasa ahala, Bigarren Mundu Gerraren oroitzapenak desagertzen zihoazen.  San Pedro Apóstol Ikastetxeak, iraganeko zailtasunak gogoan izanik eta Salbatzaileak goiargitutako bihozberatasunarekin, etorkuzinerako garrantzitsuak izango ziren bi erronka bere gain hartu zituen: irakaskuntzan lagunduko zuten pertsona sekularren bateratzea eta ikastetxeko ikasleei erabateko irakaskuntza eskaintzea; ikasleei (neskeei) goi-mailako ikasketak gauzatzeko aukera emanez eta emakumeen oinarrizko eskubideak aitortuz.

Madre Cabrinik traba ugari pasa zituen aurreko urteetan, baina Aro Modernoarekin batera, Misioaren aiurria zalantzan jarriko zuten pentsamoldeak agertu ziren: pentsaera paradigma berriak, demokraziaren aurrerapena, gizartearen sekularizazioa, inolako erreferenterik gabeko gizabanakoaren askatasun gorespena, edozein konpromezu hartzeko gaitasun eza, eta ideologien eta pentsamendu sekularraren krisialdiak oinarrizko ikasketa printzipioak kaltetu zituen.

Aldi berean, jaiotze-tasak behera egin zuen eta hezkuntza eskaintza berrien agerpenak emakume indartsu honek adorez piztutako argia ahuldu zuten.

Mende berria, erronka berriak

Alabaina, ekintza batek denboraren halabeharrezko joana aldatu zuen: ikastetxearen medeurrena ospatu zen. Mende berrian sartzearekin batera etsipenezko laino ilunak desagertzen hasi ziren, Madre Cabriniren argia berpiztuz. Ez litzateke bidezkoa berpizkunde prozesuan parte hartu zuen izenen bat ahaztea, baina Madre General, Lina Colombiniren  bultzada eta lan gogotsua azpimarratzea ezinbestekoa da.       

Harrezkero, Bilboko gizartean izaera cabriniarraren presentzia hazi egin zen. Estrategia teknika berritzaileen laguntzari esker, fundazioa birsortu eta Proiektu Berritzaileak garatu zituzten; Misioa, Ikuspegia, eta bakearen adierazgarri diren Balioak, garai berriko beharrak asetzeko Proiektua errotu zuten: Haur Hezkuntza, berriztatze pedagogikoa eta beste herrialdeetatik iristen ziren behartsuen premietara egokitzea, izan ere Madre Cabrini Emigranteen Zaindari izendatu baizuten.

Erronka berriek apustu ausart eta itxaropentsu baten beharra zuten. Sekulako ahalegin ekonomikoa egiteaz gain, Proiektua babestu eta bultzatzen zuten pertsonen eginahal izugarriak Madre Cabriniren argia eta fedea suspertu zuten, hots, besteen alde egin dezakendan guztiak indartzen nau.

Bide berriak, erronka berriak, helmuga berriak itxaropenez jarraituz eta prozesu honek eskatzen duen batasuna eta maitasuna sustatuz, San Pedro Apóstol Ikastetxeak bihotzarekin hezitzen jarraituko du.