3 TARTEA – 12tik 16 urtera

Arazoen ebazpena aro digitalean

12-16 urte
3 tartea

Ikastetxeko azken ikasketa etapan gaude. Etapa honetan gogotsu lan egiten dugu ikasleak inguruarekin konprometitzeko, eskuzabaltasunez jokatzeko eta gaur egungo eta etorkizuneko gizartean arazorik gabe moldatzeko. Teknologia berrien laguntzarekin  lan kolaboratiboak, sormenezkoak eta eleanitzak bultzatzen ditugu. Honen bitartez, ikasleak edozein proiektu aurrera eramateko ahalmena garatzea eta bizitzan zehar aurkitu dezaketen mugak gainditzea nahi dugu.

Asmo honekin, proiektuetan oinarritutako ikasketari jarraipena ematen diogu. Ikasleak errealitatean benetako inpaktua duten proiektuak burutuko dituzte, bizitzako gatazka-arazoei  erantzuten saiatuz. Gaitasunak trebatzen ditugu etorkizuneko lan-bizitzan aplikatu ahal izateko. Metodologia honek erabiltzen ditu:

  • Errutina eta pentsmendu estrategiak, ikaslearen haustarketa gaitasunak garatzen laguntzen dute. Ikasleak ikasten duena eta nola ikasten duen ezagutzeko estrategiak dira.
  • Ikasketa Kooperatiboa, ikasleak lankidetzan aritzen dira jarduera akademikoak ebazteko. Abilezia desberdinetan trebatuko dira, etorkizuneko erronka akademikoetarako eta lan-bizitzarako lagungarriak izango zaizkien baliabideak garatzeko.

Ikasleen autonomia eta antolaketa indartzen dugu

Programa ONMat

Adimen logiko-matematikoa lantzen dugu ONMAT programarekin. Ikasketa transbertsalean oinarritzen den programa digitala da, integrala eta Matematiken testuinguruan aplikatzen dena; betiere, ezagutza hurbilaren erakusle eta eguneroko egoeretara lotuz.

Gela Tematikoak

Ikasgelak, arlo zehatz bati buruzko ikasketara zuzentzen dira: zientziak edo hizkuntzak esaterako. Ikaslea irakasgaiaren testuinguruan jartzean bere ikasketa maila areagotzen da, bere ikasketa prozesua indartuz.

1x1 Proiektua

Ikastetxean konpetentzia digitala garatzeko apustu garrantzitsua egin dugu. IKTak erabiltzen ditugu hezkuntza dinamika berriak aplikatzeko. Gainera, ikasle bakoitzak ikasketarako bere Chromebook-a erabiltzen du; hots, gailu digitala bihurtzen da ikasketa prozesuaren erreminta nagusia.

Astelehena, asteartea eta osteguna:


  • Goizean: 8:45etik 13:40ra
  • Arratsaldean: 14:50etik 16:40ra

Asteazkena:


  • Goizean: 8:45etik 13:40ra

Ostirala:


  • Goizean: 8:30etik 14:00etara

Ikaslearen tutorearekin hitz egiteko, familiak tutorearekin harremanetan jarri beharko dira Educamos plataformaren bitartez, hitzordu bat adostuz.

Lan Kooperatiboa