Tailer afektibo-sexualak

          Otsailaren 27 eta 28 an eta Martxoaren 1ean, DBH-3 ko ikasleek, Bilboko udalak, arlo afektibo-sexualaren inguruan antolatzen dituen tailer batean parte hartu zuten, zeinetan, sexua eta sexualitatea izan zen gai motorea.

          Tailerrak, hazkuntza prozesuko beste etapa baten ikuspuntutik jorratzen ditu gaiak. Taldeetan oinarrituriko metodologiaren erabileraren bitartez eta ikasleen parte-hartze nahitaezkoa sustatuz, adin hauetan topa daitezkeen arazoei heltzen die (sexualitatea, gurasoenganako erlazioa, kideekiko erlazioak, nortasunaren garapena, etab), gazteei, bizitzen ari diren prozesua ulertzera emanez eta haien hazkuntza osasunean egin dezaten lagunduz.

          Ikasleak asko ikasi eta disfrutatu egin zuten tailerraz, eta goraipatzekoa izan zen,  Udaleko osasun sustapen saileko hezitzaileak gure ikasleen jarrera bikainaz eginiko balorazioa, harro egoteko modukoa!

 

Mila esker DBH 3, zareten pertsonak izateagatik!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *