San Pedro Apóstol Ikastetxea

Lapurreketa

Apirilaren 4 eta 5ean Haur Hezkuntzako 3. kurtsoko umeak eta Lehen Hezkuntzako 2. kurtsoko umeak batera Lapurreketako baserri eskolara joan ginen.

Dima aldean kokatuta dago, inguru zoragarria benetan.

Heldu bezain laster elurrarekin egin genuen topo, zelako ustekabea, baina hurrengo egunean eguraldia hobera joan zen eta menditik zehar ibili ginen.

Animaliak ikusi genituen: pottokak, astoak, untxiak, txerriak…

Hezitzaile batek erakutsi zigun ogi goxoa nola egin behar den eta eguna ondo amaitzeko afaldu eta gero diskoteka ipini ziguten, zenbat dantza eta zenbat barre!

Hasieran umeak eta andereñoak urduri geunden, baina, azkenean dena ondo atera zen.

Oso esperientzia polita!!!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *