SPA I. XAKE TXAPELKETA

San Pedro Apóstol Ikastetxeak, SPA I. XAKE TXAPELKETA antolatu du. Txapelketa 2019ko ekainaren 14an jokatuko da, Jesusen Bihotz Sakratuaren ospakizunarekin bat eginez.

SPAn, ikastetxeko egutegian finkatuko den Xake Txapelketaren lehen edizioa martxan da. Ekitaldia, 1. eta 2. tarteetan hain sendo errotua dagoen Xake Proiektuaren ondorioa da.
Gaur egun, 3 eta 12 urte arteko ikasleak batzen ditu proiektu honek. Oinarriak 2015-16 urtean hasi ziren ezartzen, irakasleriak bultzatuta. Lau urteren buruan, pixkanaka ereindako programak, bere lekua aurkitu du ikastetxeko hezkuntza sisteman. Ez dugu ahaztu behar kirol honek konpetentzia ugari lantzen dituela, besteak beste: adimena, errespetua, kontzentrazioa eta erabakiak hartzeko gaitasuna. Gainera irakasgai ezberdinen diziplinartekotasuna ahalbidetzen du.
Horrenbestez, 2018-19 ikasturtean, SPA Xake Txalpelketaren I. edizioa ospatuko da; izan ere, xakearen presentzia nabarmendu eta aldarrikatu nahi dugu ikastetxetik. LH eta DBHko gela guztiek ordezkari bat izango dute ekainaren 14ko finalean. Finalerako txartela lortzeko, gelakideen artean aurre txapelketa bat jokatuko da. Ikasgela bakoitzeko ordezkariek final handian parte hartuko dute.

Ekainaren 14a: Final handia kalean eta sarean

Xakea kalera aterako dugu, San Pedro Apóstol Ikastetxe aurrera, hau da, Volantín Pasealekuko erriberan ospatuko dugu XAKE TXAPELKETA, 11:30etik 13:00etara. Bertan, SPA Xake Gunea jarriko dugu: Karpa, mahaiak, aulkiak… Gurera etortzen diren pertsona orok aukera izango dute ikasleekin lehiatzeko. Beraz, guraso eta senide guztiak gonbidatuta zaudete! Hurbil zaitezte!
Beharbada ez duzu gerturatzeko aukerarik izango, lasai egon! Ikastetxeko Twitter-aren bitartez ikuskizuna zuzenean jarraitu ahalko duzu eta!
@sanpedrobilbao

Gonbidatu berezia

Juan Mario Gómez Esteban, xake jokalari profesionalaren presentziaz gozatzeko aukera izango dugu. Juan Mariok ikasleei eta bertaratzen garen guztioi erakustaldia eskeiniko digu. Aukera paregabea xake jokalari baten aholku eta esperientziak entzuteko!

Oroigarriak

Finaleko partaideek oroigarriak lortuko dituzte.
– Ikasgela bakoitzeko irabazleek (gelako ordezkariek) ikastetxeko Xake kamiseta ofiziala irabaziko dute.
– Xake txapelketako irabazleek domina bana leporatuko dute.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *