San Pedro Apóstol Ikastetxea

Eskola-jarduera bertan behera gelditzen da

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren aginduari jarraituta San Pedro Apóstol ikastetxeko klaseak eten egingo dira 15 egunez, martxoaren 13tik aurrera.
Klaseen etenaldiarekin batera beste ekintza guztiena ere badator, hau da, gela goiztiarra, eskolaz kanpoko xake txapelketak, irteerak… ere bertan behera geratuko dira.
Aldi horretan ahalegina egingo dugu ikasleek egunero etxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten. Horretarako, modu ez-presentzialean lan egiten jarraitu ahal izan dezaten, ahal den neurrian, irakasleek material didaktikoa prestatu eta ikasleen eskura jarriko dute online plataformen bitartez.
Horrexegatik eta Eusko Jaurlaritzaren agindu eta gomendioen berri ere izan ahal dezazuen, educamosen argitaratuko ditugun argibideetan arreta jartzeko eskatzen dizuegu.

Hezkuntza Sailaren ohartarazpena

Koronabirusa geldiarazteko indartze-neurriak

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *