San Pedro Apóstol Ikastetxea

Euskaraldia bizitzeko prest!

Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea zabalik dago. Aurreko edizioan bezala, ahobizi eta belarriprest rolekin parte hartuko dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa sozialeko parte hartzaileek. Koordinazio lanetan ari diren eragileek ostegunean, irailak 24, aurkeztu zuten Gasteizen Euskaraldiaren bigarren edizioa.

2020an ere San Pedro Apostol ikastetxeak euskara sustatzeko ariketa honetan parte hartuko du, eta hemendik gure hezkuntza komunitatera parte hartzeko dei zabala egin nahi dugu. Izena emateko hiru bide egongo dira: batetik, euskaraldia.eus webgunea; bestetik, herriz-herri antolatuta dauden batzordeen bidez; azkenik, eskuragarri egongo den mugikorretarako aplikazioa.

COVID-19 GARAIAN ERE BEHARREZKO ARIKETA
Agerraldian hitza hartu duten ordezkariek bigarren Euskaraldian Covid-19 pandemiak sortu duen egoerak eragina izango duela nabarmendu dute. Gizartea kolpatu duen pandemiak euskaran ere eragina izan duela azaldu dute agerraldian. Horregatik, Euskaraldia, duela bi urte modura, euskararen erabilerari bultzada emateko ariketa praktiko eta motibagarria izatea dute helburu antolatzaileek.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *