San Pedro Apóstol Ikastetxea

SPA30 DISEINU LEHIAKETA

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak berriro ere bultzada berri bat ematen dio Garapen Jasangarriaren 17 helburuak lortzeko ekimenari. Helburu horiek gizateriarentzat eta planetarentzat garrantzi kritikoa duten bost esferatan biltzen dira (pertsonak, planeta, bakea, oparotasuna eta lankidetza), misio argi bat bete behar dute, eta “inor atzean geratzen ez dela” bermatu behar dute.

Nm mn ,nm

San Pedro Apóstol ikastetxean, berriz ere, gure konpromisoa agertu dugu Agenda Global horrekin eta beren jarduera-planekin.  Horregatik, ikastetxeko SPA 21 logoa berritzea erabaki dugu; eta zuek, ikasleak, izango zarete logo berriaren diseinatzaileak. Horretarako SPA 30 Logo diseinu lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu! 40€-tan baloratutako saria irabaz dezakezue!

Diseinua egiteko jarraibideak:

  • Ingurumen-jasangarritasuna irudikatzea.
  • Ikastetxeko logoaren trazuak irudikatzea.
  • “SPA 30” izena gehitzea.
  • Euskarri digitalean edo eskuz entregatzea.

Diseinuak tutoreek jasoko dituzte eta entregatzeko epemuga azaroaren 16a izango da.

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *