San Pedro Apóstol Ikastetxea

Madre Cabrini berriz lehorreratu da New Yorken

New Yorkeko gobernadoreak, Andrew Cuomok, joan den urriaren 12an inauguratu zuen gure fundatzailearen, Santa Madre Cabriniren, estatua. Eskultura Hudson ibaiaren ondoan eta Ellis Island-en eta Askatasunaren Estatuaren aurrean altxatu da.

Askatasunaren Estatua eta Madre Cabrini aro berriak elkarrekin begiesten Hudson ibaian

Tailuak, Madre Cabrini irudikatzen du:  neska-mutil batekin, paperezko belaontzi batean, “bioleten-belaontzian”. Santuak esku batean Hezkuntzarekiko duen konpromiso saihestezina sinbolizatzen duen liburua darama eta aurrera begiratzen du, etorkizunera, ausardiaz, bizitza osoan izan zituen ezbeharren aurrean irmotasun hori erakutsiz.

“Gaur, Madre Cabriniren ikasgaia are garrantzitsuagoa da, aurrean ditugun zailtasunak direla eta” adierazi zuen Cuomok inaugurazioan. “Denok dakigu garai zailak direla hauek; baina, halaber, badakigu bizitzan, barealdian burutzen ditugun ekintzek ez gaituztela definitzen, baizik eta ekaitzaren erdian egiten ditugunak”.

 

 

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *