San Pedro Apóstol Ikastetxea

MADRE CABRINI OSPAKIZUNA

Azaroaren 13a, Madre Cabriniren eguna. Aurten ere, beste behin, lema batek gidatu ditu gure urratsak Ama Cabriniren bihotzerantz: “Ni zurekin, entzuten gara” “Yo contigo, nos escuchamos”. Hitz horiek, iazko ikasturteko ospakizunaren “hegoak” bezala, “zabaldu egin dira” gure ikastetxean, ermu guztiak betez.
Eskolako hormen artean etengabe errepikatu den mantra batek babestuta, “distantziak ez gaitu urrunduko”  “la distancia no nos separa”. Pandemiaren ondorioz bizi izan ditugun egoera bereziek baldintzatuta, San Pedro Apostol ikastetxeak ezohiko omenaldia egin dio fundatzaileari. 
Azaroko hilabetean zehar, Madre Cabrini guretzat hezitzaile, berritzaile, berdintasunaren aldeko emakume borrokalari, ekintzaile eta langile gisa zer esan nahi duen hausnartzen ari gara. Ikasleak lan egin dute azken ehun urteko eta gaur egungo gizarte eta bizi-ereduak bereizten; hots, Santa Madre Cabriniren hezkuntza abangoardista ezagutzen.  Beti ere, gure lana eragiten duen  filosofia ahaztu gabe: “bihotzean heziz”.

Ezin izan gara elkarrekin egon, ez behintzat egon nahi genukeen bezala, baina horrek ez du esan nahi gure fundatzailearenganako gogo bizia eta maitasuna galtzen dugunik. Esaterako, egun honetako ohikoa den Xake txapelketa
era birtualean burutu da, on-line baina gogo berdinarekin. Eta gure neska-mutilek partida ugaritan jokatu dute digitalki, aurtengo irabazle bakarra geratu den arte.

Txokolate gozo-gozoa dastatu dugu, nahiz eta denok batera jai giroan egin beharrean, ikasgeletan hartu behar izan dugun, programatutako jarduera guztiak egin diren leku berean: jolasak, abestiak, eztabaidak, gogoetak…

Lehen aldiz ezin izan da Eukaristia eskolako kaperan ospatu, baina garai hobeak izango dira, zalantzarik gabe. Eta gu ere gure fundatzailearen eguna ospatzera itzuliko gara. Azaroaren 13a, Madre Cabriniren eguna. Efemeride berezi horretaz baliatuko gara, hain une zailak gainditzen laguntzeko. Hurrengo urtean, Santa Cabrini.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *