San Pedro Apóstol Ikastetxea

EUSKARAZ BLAITU!

Aurten ere bigarren EUSKARALDIA egingo dugu, gure hizkuntza-ohiturak aldatzeko asmoz. Kanpaina honek eragin positiboa izango duela uste dugu euskararen erabileran.

Ekintza honen helburua euskaraz komunikatzeko ohitura berreskuratzea eta sustatzea da; badakigu eskolaz kanpo jasotzen dituzten estimulu indartsuen eraginez, gure ikasleek errez jotzen dute gaztelerara. Horregatik, uste dugu, Euskararen erabileraren arduradun nagusiak irakasleak, ikasleak eta familia direla.

Berritasun nagusia:  Arigunea

Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. Idazkaritzan, irakasle gelan, jantokian eta jolastokian aurkituko duzue Arigunearen irudia.

San Pedro Apostol ikastetxetik animatzen zaituztegu azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den edizio berri honetan izena ematera: https://izenematea.euskaraldia.eus/

Izena eman, aukeratu rola eta jaso zure txapa!

  • Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.

  • Belarriprest: Nire gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.

Elkarrekin, gure hizkuntza-ohiturak aldatzea lortuko dugu!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *