San Pedro Apóstol Ikastetxea

CABRINI EGUNA, ESTATUKO JAIEGUNA COLORADON

Madre Cabrini, Estatu Batuetan omentzen den  lehen emakumea da,  estatuko jaiegun bat eskainiz. Coloradoko estatuan gertatu da; izan ere, biztanleen presioaren ondorioz, Columbus day eguna jaiegun nagusitzat zutena, Santa Crabini egunaren ordez aldatu dute. Urriko lehen astelehenean, beraz, “Cabrini day” deituko diogu.

Joan den hilaren 5ean, aurtengo urriko lehen astelehenean, hainbat ospakizun egin ziren Colorado osoan, San Pedro Apostol ikastetxearen fundatzailearen omenez. Emakume hau kalez kale ibili zen, gutxituen eta inmigranteen mesedetan, eta halaxe aitortu nahi izan diote egun bat bere omenez izendatuta.
Ama Cabrini XX. mendearen hasieran iritsi zen Coloradora, eta umezurztegi bat, eskola bat eta komentu bat ezarri zituen; denborarekin estatu osoan zehar zabaldu zirenak. Zailtasunak eta osasun txarra izan arren, etengabe lan egin zuen behartsuenei, etorkinei eta gaixoei laguntzen. Emakume errukitsu eta ausarta izan zen, zapalduen bozeramaile bihurtu zena.
Omenaldi hau gure fundatzaileak bere misioa iritsi zen leku guztietan biltzen dituen beste bat baino ez da. Merezitako esker ona agertu diote Colorado estatuko biztanleek!

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *