Gaur otsailak 4, Agate Deuna bezperan, San Pedro Apóstol ikastetxekoak ezin izan gara Bilboko auzoetan zehar kantu kantari aritu; baina ez dugu usadioa galdu eta eskolako patioan, segurtasunez abestu dugu.
Jakina denez Santa Agata eske kopla bat da. Eskerako erabiltzen da, izan ere, aginaldoa lortzeko kanta da. Azken urteetan, ospakizunean lortzen zen dirua premiazko beharrizanak zituzten pertsonei zuzentzen zitzaien. Tamalez, aurtengo egoerak ekintza solidarioa eten egin du. Halere, eztarriz sano gabiltza eta aho batez OSASUNA eskatu diogu Santa Agatari.
Jagon gaitzazu Santa Agata pandemia honen aurrean!