San Pedro Apóstol Ikastetxea

GARIZUMAKO BIDEARI EKIN DIOGU

Atzo, hauts-egunean, haizea alde genuela, Pazkorako pausoan jarri ginen. Orain, 40 eguneko abentura dugu aurretik, 40 egun geure buruarekin eta Jesusekin topo egiteko, gure bizitzako gertakarien hausnarketa serio eta lasaia egiteko unea iritsi zaigu: kezkak, zalantzak, tentazioak, akatsak, atsekabeak, desamodioak…

Bakarrik ez gaudela gogoratu dugu Jainkoaren Hitza aldarrikatuz:

“Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta nik arinduko zaituztet.”

Garizumak, bizitzako beste edozer ekintzak bezala, esfortzua, konpromisoa eta fedea eskatzen du, hori baita Pazkora iristeko bide bakarra. Guk eskuzabaltasunez eta alaitasunez Jesusen bidea egiten jarraituko dugu.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *