San Pedro Apóstol Ikastetxea

MARTXOAK 8 SPAn

Joan den astelehenean, MARTXOAK 8 berri bat zeharkatu genuen; pandemiak balditzatuta hanka-puntetan izan zen, baina, urrats sendoarekin. Berdintasunaren aldeko aldarria egunerokoa dugun arren, emakume eta gizon eskutik helduta gauden irudia betikotu genuen. Atzera pausorik eman gabe, erabateko berdintasunaren beharra begien bistakoa baita.

Aurten, kalera irtetzea ezinezkoa egin zaigu. Bateratzeak arriskutsuegiak zitzaizkigun, halere, SPAren garrasi isila entzun zen. Agian, oraindik urrun dagoen mundu baten alde, guztiontzako aukera-berdintasunean oinarritzen dena.

Patioa eta korridoreak emakume borrokalarien, boteretsuen, gai direnen, ausarten… irudiz bete ditugu. Irudiak mendeetan zehar gogor zapaldu zituzten:  isilarazi, itsutu gintuzten… edo behintzat saiatu ziren. Gaur, emakume horiek gure pasabideak argiztatzen dituzte; beraien irudiak “eskaileratu” ditugu, atzera pausorik gabe goraka dihoan berdintasun mugimendua sinbolizatuz.

“SPAtik, San Pedro Apostol ikastetxetik, ez dugu pasatzen utzi genero-desberdintasunak salatzeko aukera, inoiz ez dugu egingo. Garai berriak iritsiko dira, hainbeste faltan botatzen dugun “normaltasuna” itzuliko da, eta berriro kaleratuko gara. Beharrezkoa da. Eta egongo dira uneak. Zalantzarik gabe. Gora beren eskubideen alde borrokatzen diren emakumeak!!! Gora gu eta gutarrak!!! !

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *