Gaur, martxoak 22, San Pedro Apóstol ikastetxeko ikasleek bertako zuhaitz eta zuhaixkak landatu dituzte Bilboko Gas Plazan. Astelehen honetan aurrera eramandako ekintza, Bilboko udaletxearekin aletu dugu “Auzoko Bihotz Berdeak” proiektuaren baitan. Egitasmoa honen xedea garapen iraunkorreranzko bidea jorratzea da, heziketaren bitartez eta eskola komunitate osoaren partaidetzarekin.

Dakizuenez, aurten izena aldatu diogu proiektuari. Ortzi-muga berri bat aurrean dugularik, orain ekimen horri SPA30 izena emango zaio. San Pedro Apostol ikastetxean eskarmentu handiko programa da hau ere, eta aurten ez gara atzean geratuko.
Urtero gai bat jorratzen da. Aurtengo gaia “Plastikoa” izango da eta hiru esparrutan landuko dugu: kudeaketa, curriculuma eta partaidetza. Horretarako, “Ekosarea” lan taldea sortu dugu: Uxue Rodriguez, Melissa Siles, Iker Castrillo eta Lucía Del Río “ekodelegatuekin”.
Eskola proiektua izanik zeharka landuko da gaia, hau da, hainbat ikasgai eta aldetatik. Era berean, gaur egun eskatzen diren hezkuntza gaitasunak lantzeko hari garraiatzailea izango da zenbaitetan.
Honen helburua den hiritar gazte kontzientziatu eta aktiboak lortzeko hainbat ekintza eramango dira aurrera ikasturtean zehar, esaterako:
- Inurritegia eta zuhaitz landaketa
- Berrerabilpena eta birziklatzea
- Gela txukuna
- Hitzaldiak
- Ikerketa proiektuak