Jesusek Jerusalenetik Kalbarioraino egin zuen bideari betidanik deitu izan zaio Gurutze-bidea. Mendeetan zehar erromesaldia bihurtu da, urtero gonbidatuta gauden otoitza. Aste honetan, Aste Santuko oporren aurretik, ikastetxeko ikasleek bat egin dute bide mingarri horretatik Pazkora iritsi arte egindako erromesarekin.
Bidegabekerien aurrean Jesusek izan duen isiltasunak eta haren begirada errukitsuak gogoratu digute gure kandelak piztearen beharraz biktima askoren alde: zuzengabeko eta berekoien interesengatik traizionatzen direnak, bakardadea eta babesik eza pairatzen dutenak, ahulenen duintasuna eta eskubideak defendatzeagatik kondenatzen direnak, indarkeriaren edo gerraren biktima diren emakumeak, bazterketaren biktima guztiak, COVIDaren biktima guztiak… Jainko berpiztuaren begirada hori ikusi nahi izan dugu, bihotza aldatzen duena, bizitza eraldatzen duena. Pazko hau mundu hobe bat lortzeko bidean beste urrats bat izango da.