San Pedro Apóstol Ikastetxea

#PasalaPalabraSWH

GAur, apirilak 16, Wolf Hirschhorn Sindromearen Nazioarteko Eguna (SWH) da. Gaixotasun Arraroa da eta 50.000 jaiotzatik bati eragiten dio. Eritasun genetikoa da eta 4. kromosomaren 16. eremuan egindako delekzio batek eragiten du. Hori dela eta, SWHa duten haurrek ezauGArri jakin batzuk dituzte: hazkuntzaren atzerapena, hipotonia, adimen-urritasuna… eta pertsonaren arabera aldatzen diren beste ezauGArri batzuk.

Zorionez guretzat, gure eskolan SWHa ez da hain arraroa, izan ere egunero bizi GAra berarekin eta horrek GAuza asko ikasteko aukera ematen digu. Hortaz, SWHa duten haurrek botere berezia duten superheroiak direla ikasi dugu: egunero beren ametsen alde borrokatzeko indarra dute.

Horrenbestez, GAixotasun hau ikusarazteko #NazioartekoWolfHirschhornEguna ospatu dugu gure eskolan. Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek, GAian aditu bihurtu direnak, SWHa zertan datzan azaldu digute eta gogorarazi digute ezinbestekoa dela web orrian pixka bat nabiGAtzea SWHri buruzko GAuza berriak ikas ditzagun: https://fundacion4pmenos.com

Egunero beren ametsak betetzeko borrokatzen diren haurren alde!  #PasalaPalabraSWH

Ikusi ezazue gure artistek eginiko azalpen bideoa!

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *