San Pedro Apóstol Ikastetxea

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Liburuaren Nazioarteko Eguna Kirmen Uriberen haurtzaroko istorio samurrarekin hasi dugu San pedro Apostol ikastetxean. Hala nabarmendu dugu irakurketaren garrantzia: istorioak protagonista bihurtzen diren orrialde idatziak, mundu ezezagunetara bidaiatzeko aukera ematen duten liburuak, ezagutu beharreko pertsonaiak, sentitu beharreko sentimenduak…

“Txikitan amak igadero herriko plazan egiten zen azokara eraman ninduen. Plazaren izkinan baserritar batek txitak saltzen zituen. Igande hartan, amari txita bat erostea eskatu nion. Saltzaileak txitatxoa kartoizko zapata kutxa baten sartu eta nire esku artera pasa zen. Etxera neramala txitaren oinatzak sentitzen nituen kartoian zehar nire esku-barruan. Orduan konturatu nintzen zer zen liburu bat, barruan bizia zuen kartoizko bi estalki”.
Apirilaren 23an bezala, Cervantesen eta Shakespeareren biografiek bat egiten duten eguna gogoratuz, pandemiak baldintzatuta bada ere, aurten Liburuaren Eguna ospatzen jarraitu dugu. Beharrezkoak dira besteen bizitzak bizitzeko aukera ematen diguten liburu horiek, baina are gehiago honelako uneetan. San Pedro Apostol ikastetxetik, gure SPAtik, hau esaten dizuegu: “Leed, vivid”, “irakurri, bizi”.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *