San Pedro Apóstol Ikastetxea

JANTZI EZAZU BESTE JERTSE BAT!

Maiatzaren 13an, eskolan, TOLERANTZIAZHEZItzeko eguna ospatu genuen, “Jantzi ezazu beste jertse bat” lelopean. Ikastetxeko ikasleek  jertse koloretsuak ipini zituzten klaseei bizitazuna emanez, hezkuntza aniztasunaren seinale bihurtuz. Gure xedea hezkuntza-komunitate osoa, pluraltasunak eta berdintasunak duen garrantziaz kontzientziatzea  zen.

Azpiko bideotxoan ikus dezakezue San Pedo Apóstol ikastetxeko haur eta irakasleok eskuak “zikintzen” parte hartu genuela, guztiok batzen gaituen bihotza eratuz. Ikastetxeko gela guztietan, berdintasunaren aldeko sentsibilizazio jardueren bitartez, hezkuntzan beharrezkoa den inklusibitatea azpimarratu genuen: ikas-irakas prozesuan ikasleen arteko bizikidetzaren onurak azpimarratuz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu jarduera hau posible egin duten familia guztiei. Egia esan, parte-hartzea oso arrakastatsua izan zen. Lanean jarraituko dugu, gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzen laguntzeko, betiere tolerantzia eta pertsonarekiko errespetua kontuan hartuta.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *